XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKASI BURUZ

Zer egiten du Espiritu Santuak Elizan?.

- Espiritu Santuak bizia ematen dio Elizari eta arnasa ere bai, anai-elkarte batua izan dadin eta gizonen aurrean Jesus aitor dezan.

Nola ematen dio bizia Elizari Espiritu Santuak?.

- Jesusen irakatsiak gero ta hobeto ulertuaraziz eta, Jaunari jarraitzeko eta Ebanjelioaren argia mundu osora zabaltzeko indar emanez: Horrela ematen dio bizia Elizari Espiritu Santuak.

Zer egiten du Espiritu Santuak gugan?.

- Gure barruan dagoen Espiritu Santuak onak izateko gogoa ematen digu, Jesus gero eta hobeki ezagutarazten digu eta Jainkoarekin Berari Aita deituz hitzeginarazten.

Zatoz, Espiritu Santua indartu gure biotzak biztu gugan zure maite-sua.

Zatoz, Kristoren Espiritu egin gizon guztiak Jainkoaren Herri Santu.

Ez gaitzala ezerk bata besteagandik berezi ez hitzegiten dugun hizkerak ez koloreak: fede bakarra, Bataio bakarra bedi.

Denok bat, zure maitasunari esker!.